Edukiera muga handitzeko asmoz, bertso saio musikatua kiroldegian izango da

Ataria 2020ko azaroaren 25a

Abenduaren 4an plazako estalpean egitekoa zen bertso saio musikatua kiroldegiko kantxan izango da; gonbidapen gehiago bihartik aurrera jarriko dituzte eskuragai Ibarrako kultur etxean eta Galtzaundiren Tolosako egoitzan.

60 lagunentzako zuten aurreikusia plazako estalpea; dagoeneko, ordea, gonbidapen guztiak amaituta, edukiera muga handituko zuen zerbaiten bila hasi da Hauspoa elkartea, eta baita aurkitu ere: Belabieta kiroldegiko kantxan izango da, beraz, bihartik aurrera gonbidapen gehiago aterako dituzte. Kantxan 200 lagun inguru sartuko direla aurreikusi dute. Gainerakoan eguna eta orduari dagokionez ez da aldaketarik izan: abenduaren 4an izango da, 19:30ean.

Oihana Iguaran, Ane Labaka, Haritz Mujika eta Julio Soto arituko dira bertsotan, Iker Iriarte gai jartzaile dutela, eta saioa musikatzen Gari Otamendi eta Ixak Arruti arituko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!