Ibarrako bertso saio musikaturako gonbidapenak eskuragai daude

Ataria 2020ko azaroaren 24a

Abenduaren 4an bertso saio musikatua antolatu du Ibarrako Hauspoa kultur elkarteak. Gonbidapenak Ibarrako kultur etxean eta Tolosako Galtzaundiren egoitzan eskuratu daitezke.

Agendan apuntatzeko hitzordu baten berri eman du Hauspoa kultur elkarteko euskara batzordeak: lau bertsolarik bertso saio musikatua eskainiko dute plazako aterpean, 19:30ean. Antolatzaileek esan dutenez, gonbidapen mugatuak dituzte, eta edukiera kontuengatik beste lekuren batean egitea aztertzen ari dira, jende gehiago sar dadin.

Oihana Iguaran, Ane Labaka, Haritz Mujika eta Julio Soto arituko dira bertsotan, Iker Iriarte gai jartzaile dutela, eta saioa musikatzen Gari Otamendi eta Ixak Arruti arituko dira. Saiora bertaratzeko aurrez gonbidapenak hartu beharko dira: Ibarrako kultur etxean edo Galtzaundiren egoitzan, Tolosan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!