Ruben Ruzafa eta Enara Oronoz lehenak, Ibarran

Eneritz Maiz Etxarri 2020ko urriaren 10a

Ibarrako Piparra X. Mendi Duatloia jokatu da gaur, eta banaka helmuga zeharkatzen lehenak Ruben Ruzafa eta Enara Oronoz izan dira. Erreleboetako irabazleak, berriz, Jon Urteaga eta Aitor Perez izan dira. Gainera, Euskal Herriko Txapelketako txapelak banatu dituzte.

Ibarrako Piparra X. Mendi Duatloia jokatu da gaur arratsaldean Ibarran, eta Euskal Herriko Txapelketako txapelak ere bertan jokatu dira. Lasterketan banaka helmuga zeharkatzen lehenak Ruben Ruzafa eta Enara Oronoz izan dira. Erreleboetako irabazlea, aldiz, Jon Urteaga eta Aitor Perezek osatua izan da. 

33 bikotek parte hartu dute erreleboka, eta 91 izan dira banakakoan helmuga marra pasa dutenak.

Gizonezkoen sailkapena:

1. Ruben Ruzafa: 1:14:41
2. Javier Goitia: 1:16:44
3. Jon Erguin: 1:16:53
4. Eneko Llanos: 1:17:14
9. Eneko Gurrutxaga: 1:20:44 (Amasa-Villabona)

Emakumezkoen sailkapena:

1. Enara Oronoz: 1:38:16
2. Maria Gomez: 1:40:02
3. Mayi Mujika: 1:41:00

Erreleboetako sailkapena:

1. Jon Urteaga eta Aitor Perez: 1:17:49
2. Jon Urtizberea eta Antton Ibarguren: 1:18:48
3. Aitor Zuriarrain eta Imanol Inza: 1:22:45

Euskal Herri Txapelketako txapelak honela banatu dira:

Jon Urteaga eta Aitor Perez

Lore Morey
Enara Oronoz
Ainara Uribarri

Jon Erguin
Josu Urrestarazu
Javier Goitia

Taldekakoa: Galarregi Galdaratz

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!