Berri Txarrak-en kontzertua Ibarrako Gaztetxean

Ataria 2019ko otsailaren 4a

Berri Txarrak taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 24an, Ibarrako Gaztetxean. Sarrerak hilaren 5ean jarriko dituzte salgai, 17:00etatik aurrera, gaztetxean bertan.

Berri Txarrak taldeak otsaila eta martxoa artean Euskal Herriko gaztetxeetan bira bat egingo duela iragarri du. Guztira 12 saio eskainiko dituzte eta horietako bat da Ibarrako Gaztetxea. Otsailaren 24an joko dute Ibarran, eta sarrerak bihar erosi ahal izango dira 17:00etatik aurrera gaztetxean bertan. Gehienez lau sarrera erosi ahal izango ditu pertsona bakoitzak.
 
"Kontzertuen historiala errepasatuta ikus daitekeenez, bi urte luze joan dira Euskal Herriko areto zein gaztetxeetan bira bat egin genuenetik (2017ko hasiera). Gogotsu gaude beraz, otsaila-martxorako iragarri ditugun 12 saio txiki hauei ekiteko, hauetako leku asko bereziak izan baitira gure ibilbidean", esan du taldeak. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!