Ibarrako Gazte Asanbladaren oharra

Ataria 2019ko otsailaren 4a

Berri Txarrak-en kontzertuaren harira, gazte asanbladak jakinarazi duenez sarrera guztiak bihar salduko dituzte, hau da, ez dute sarrerarik erreserbatuko.

Ibarrako Gazte Asanbladaren oharra:

"Jakingo duzuenez bihar arratsaldeko 17:00etan Berri Txarrak-eko sarrerak izango ditugu Ibarrako Gaztetxean 12 eurotan. Azken momentuko gauza dela eta, jendea gainera bota zaigu sarrerak eskatzen. Hori dela eta, beste aukerarik ez genuela ikusita, sentitzen dugu baina SARRERA GUZTIAK bihar salduko dira, hau da, ez dugu sarrerarik erreserbatuko. Sarrera nahi izanez gero, gomendatzen dizuegu 17:00k baino lehenago etortzea, izan ere, jende asko espero dugu. Bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ditzake. Barkatu eragozpenak!"

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!