'Raketistak lehen eta orain' erakusketa iritsiko da Ibarrara

Rebeka Calvo Gonzalez 2018ko apirilaren 16a

Ayestaranek eta Soroak azaroan jasotako omenaldiaren irudia.

Emakumezkoen kirola orokorrean, eta zehazki, raketisten historia berreskuratu asmoz egindako Raketistak lehen eta orain argazki erakusketa ikusi ahal izango da bihartik apirilaren 27a bitarte Ibarran. Hilaren 20an, gainera, izen bereko dokumentala ikusi ahal izango da. Protagonistetako bat ibartarra da, Izaskun Ayestaran, hain justu.

Urteetan ahaztu eta zokoratuak izan eta gero, azken hilabeteetan omenaldi eta aitortza ugari jasotzen ari dira emakume raketistak.  Lehen pilota kirolari profesionalak izan ziren raketistak eta bat baino gehiago dira eskualdekoak, Ibarrako Izaskun Ayestaran, Elduaingo Rosa Soroa eta Asteasuko Miren Uzkudun Tapia, esaterako.

Emakume horiek irekitako bidea jarraitu dute emakume kirolari askok, eta egindako lana eta euren historia ezagutzeko garaia da. Azken hilabeteetan aitortza jasotzen ari dira; azaroan omenaldia jaso zuten Ayestaranek eta Soroak, Tolosako Beotibar frontoian, eta eskualdeko hiru emakumeen eta beste hainbaten historia biltzen duen argazki erakusketa eta dokumentala erakusten ari dira ere, herriz herri. Raketistak lehen eta orain da bai erakusketaren eta bai ikus-entzunezkoaren izena. Erakusketa Asteasu, Tolosa eta Anoetan egon da ikusgai, eta orain Ibarraren txanda da. Bihar irekiko dute eta apirilaren 27a arte egongo da ikusgai, kultur etxean. Era berean, dokumentala eskainiko dute apirilaren 20an, ostirala, 18:30ean, kultur etxean.

Erlazionatuak

Raketisten historia erakusketan bilduta

Jon Miranda Labaien 2017 uzt 07 Asteasu

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!