Beotibar pilotalekuan bertan eta Fronton kafetegian erakusketa jarri dute ikusgai Raketista profesionalak elkarteak eta omenaldiaren aurretik kiniela modalitatean jolastu dute Larrarte, Galdos, Irazustabarrena, Muneta, Mendizabal eta Saez raketistek. Munetak irabazi du lehia.
Ondoren Izaskun Ayestaran ibartarrak eta Rosa Soroa elduaindarrak bertaratutakoen aitortza jaso dute. Beotibar frontoian bertan entrenatzen zuteneko argazki zahar bat eman diete oparitan eta Tolosa, Ibarra eta Elduaingo udalek ere lore sorta eta garaikurrak eman dizkiete bi emakumeei. Profesional gisa, raketista modura ibili ziren gaztetan Ayestaran eta Soroa.
Omenaldiaren ondoren Irazustabarrenak eta Saezek partida jokatu dute Muneta eta Mendizabalen aurka.