Aurreko urteetan izandako arrakasta ikusita, ikasturte honetan ere, Ibarra Martxan ekimena mantentzea erabaki dute. Emeterio Arreseko pilotalekuan elkartu dira 11:00etan eta aurrerantzean ere ostegunean bilduko dira, ordu berean.
Gogotsu heldu diote ikasturteari, Ibarrako erretirodunek. Ibarra Martxan ekimena hasi dute gaur eta modu berezian gainera; udalak poltsak oparitu dizkiete eta Bizi Nahi elkartearen jaiak gaur hasten direnez, ibilaldia bukatu eta geroko ohiko hamaiketakoa bereziagoa izango da.
Aurreko urteetan izandako arrakasta ikusita, ikasturte honetan ere, Ibarra Martxan ekimena mantentzea erabaki dute. Emeterio Arreseko pilotalekuan elkartu dira 11:00etan eta aurrerantzean ere ostegunean bilduko dira, ordu berean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?