'I barra-barra'-ri jarraipena ematea, hurrengo erronka

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko ekainaren 20a

I Barra-barra euskaraz ekimenaren aurkezpeneko irudia. REBEKA CALVO

Tolosan gurasoekin egindakoa, hainbat adin eta sektoretako herritarrekin egin zuten Ibarran, I barra-barra izenburupean. Bada, udalak ondorio garbi bat atera du: jarraipena eman behar zaiola egitasmoaren muinari.

Oro har, balorazio positiboa egin dute, eta parte hartzaile kopurua izan da irizpideetako bat: «Guztira, 200 herritar aritu dira euskara hutsean bizitzeko ahaleginean, eta azpimarratzekoa izan da ikastolako neska-mutilen, udal langileen nahiz herritarren gogoa», diote.

Galtzaundi euskara elkarteak balorazio galdetegi baten bitartez egindakoa, koaderno pertsonalekin egin dute Ibarran: norbere esperientziak idatzi dituzte bertan, parte hartzaileek, I barra-barrak zirauen egunetan.

Horrela, kanpainak eragin nabarmena izan duela ikusi dute, batetik, kontzientziari begira eta, horri lotuta, hizkuntza ohitura aldatzeko saiakeraren gorakadari begira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!