Pasahitza (zaharra)

'Pasahitza' saio berezia Ibarratik

Ataria 2016ko abenduaren 2a

Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, Ataria Irratiak zuzeneko saio berezia egin du Ibarrako plazatik. Bertan izan dira Imanol Artola Galtzaundi Euskara Taldeko teknikaria, Javi Navarro Galtzakomik lehiaketako irabazlea, Mikel Agirrezabala Ibarrako alkatea eta Uzturpe Ikastolako ikasleak.

Gonbidatu bereziez gain, Pasahitza saioaren ohiko atalak ere izan dira: Joxe Mari Iturralde Kale Kantoitik, Ainhoa Zabala Tolosako Azokako dinamizatzailea, Jon Zubeldia Tolosaldea Garatzeneko Ekintzailetza saileko teknikaria eta Iker Ibarluzearen eguraldi iragarpena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!