Trostak ekin die jaiei

Itzea Urkizu Arsuaga 2016ko maiatzaren 14a

Gaur hasi dira Izaskungo muinoko jaiak, zaldi lasterketarekin; astelehenera bitarte, hitzorduz josia dute agenda.

Urtero errepikatu eta berritzen diren ohitura asko dira eskualdean, eta Ibarrako Izaskun auzoko jaietakoa da horietako bat. Zaldi lasterketa tradizio bilakatu da ia, eta hitzorduak gaur izan duen harrerari erreparatu besterik ez zaio egin behar, hala dela ikusteko.

Haurrek izan dute jakin-min gehien, betiko moduan, eta muga markatzen zuen zintaren ertz-ertzean jarri dira gehienak; zaldiak urrun zeudenean, batez ere. Trostaren soinuak errespetua sortzen baitu, baita helduenen belarrietan ere, eta hori leuntzen aritu da esatari berritsua, umorez. Zaldien beroketetako itxaronaldia arin egin die lasterketa ikustera bertaratu direnei, eta eguraldi umela izanagatik, ibartarrek sagardo eta pintxoz berdindu dute sabela, badaezpada ere.

Bihar eta etziko egitaraua hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!