Sari gehienak, eskualdetik kanpo

Imanol Garcia Landa 2015ko ira. 22a, 11:22

Bi lehiaketa gastronomikoko saridunak.

Ibarra, Azoka eta Piparrako lehiaketa gastronomikoen irabazleak, Donostia eta Oreretakoak.

«Gustura» azaldu dira Hauspoa elkartetik igandean ospatutako Ibarra Azoka eta Piparra ekimenarekin. «Lehen balantzea positiboa da. Jende dezente izan zen, eta postuak jarri zituztenak, bai bertakoak baita kanpotik etorritakoak ere, gustura azaldu dira, iaz baino gehiago saldu baitute», azaldu du Jaione Bengoetxea elkarteko kideak. Piperra protagonista den bi lehiaketa gastronomikoetan ia sari guztiak eskualdetik kanpora joan dira.

Guztira 20 parte hartzaile izan ziren lehiaketa gastronomikoan. Piperradaren lehiaketan lehen sailkatuak Donostiako Ilunpe elkarteko Tomas Nuñez eta Jose Manuel Irigoien izan ziren, bigarren Joakin Arzadun eta Nikasio Riaño Lezoko Izkulin elkartekoak, eta hirugarren Donostiako Zubimuxu elkarteko Xabier Mendizabal eta Jose Juan Ijurko. Piperren pintxoei dagokionez, lehen saria Jose Luis Karrera eta Ibon Karrera Oreretako Euskaldunak elkartekoentzat izan da, bigarrenak Jose Manuel Zaldua eta Joseba Dravasa Tolosako Lainoa tabernakoak, eta hirugarrenak Joakin Arzadun eta Nikasio Riaño Lezoko Izkulin elkartekoak.

Beste lehiaketa bat ere egin zen, Tolosaldeko eztizaleena. Iñigo Erauskin berrobitarra izan zen irabazlea, bigarrena Jose Martin Beobide zizurkildarra eta hirugarren Iñigo Legarra tolosarra. Azoka San Bartolome plazan eta Emeterio Arresen egin zen, eta guztira 60 postu inguru izan ziren² elikagaiak, artisautza eta abereekin.

Tolosaldeko estizaleen lehiaketako saridunak.

Pintxo lehiaketako sardinak eta pintxo irabazlea.

Piperrada lehiaketako saridunak eta piperrada irabazlea.

Erlazionatuak

Ibarrako azoka berezia iruditan

Andoni Uzkudun 2015 ira 20 Ibarra

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!