Postu ezberdinak ikusteko aukera egoteaz gain, lehiaketak ere egon dira gaur goizean Ibarran. Ezti lehiaketa egon da alde batetik eta piperraren lehiaketa gastronomikoa beste aldetik. Gernikako, Ezpeletako, Peraltako eta Lodosako piperrak probatzeko aukera egon da. Berrikuntza moduan, piper mexikarra ere egon da dastagai Emeterio Arrese plazan.