Dolua izango da Ibarran, bi egunez

Tolosaldeko Ataria 2015eko irailaren 9a

Ertzaintza ezbeharra ikertzen ari da, eta udalak errespetua eskatu du familiarentzat, "babes osoa" ematearekin batera.

Atzo gauean zabaldu zen iluntzean gertaturiko ezbeharra. Anbulantziak Ibarrara bertaratu ziren arren, ospitalera iritsi ondoren zendu zen zortzi urteko haurra. Gertakariaren berri zehatzik ez da, ordea, oraindik; Ertzaintza ikerketa lanetan ari da, eta txostena plazaratzen dutenean ezagutaraziko dituzte xehetasunak.

Bitartean, Ibarrako alkate Mikel Agirrezabalak adierazpenak eskaini dizkie komunikabideei, adierazpen gehiago egingo ez dituztela argituz. Batetik, "babes osoa" eskaini nahi izan dio Belauntzako familiari eta, era berean, "errespetua" eskatu du herritarren nahiz prentsaren aldetik. Gertakariaren harira, bi dolu egun ezarri dituzte Ibarran.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!