Zortzi urteko ume bat hil da Ibarran, frontoiaren goialdetik erorita

Ataria 2015eko irailaren 8a

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ezbeharra 18:45ean gertatu da. Haurrak frontoiaren goialdean dagoen sarea zulo batetik zeharkatu du eta zortzi metroko altueratik erori da lurrera. 

Anbulantzia bat bertaratu da ezbeharraren tokira eta Donostia Ospitalera eraman dute haurra, konorterik gabe. Bertan hil da, ordea. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!