Irrintzi morea

Begirada morea

Leyre Carrasco 2024ko apirilaren 2a

Zerbait identifikatu edota oroitzapen bat burura ekartzeko laguntzen dute argazkiek eta hori aski ondo daki Amets Otegi gazteluarrak. Kameraren atzean Bizipoztu bezala da ezagun, eta eskualde zein Euskal Herria mailan antolatzen diren ekimen askoren momentu berezienak harrapatzen aritzen da bera.

Sare sozialetan Bizipoztu (@bizipoztu) bezala da ezagun, baina kameraren aurrean Amets Otegi (Gaztelu, 2004) da. Diseinu grafiko graduko bigarren urtea burutzen ari da Gasteizen eta txikitatik izan du argazkilaritzarako grina. Ikasketei esker, argazkilari moduan bere estiloa bilatu duela dio eta hori erakusten du bere lan bakoitzean. «Kontrasteak asko gustatzen zaizkit, baita ondo definitutako argazkiak, adierazpen indartsuak ikusten diren argazkiak edota argazki txuri beltzak».

Paisai argazkiekin hasi eta eskualde zein Euskal Herria mailan antolatzen diren ekimen askoren momentu berezienak harrapatzen bukatu du gazteluarrak. Orain, bere azken lana aurkeztu du Gasteizen antolatu den FotoArte argazki lehiaketan: Dramagilearen Hegaldia. Bertan, Unai Gorri artistaren lana erakusten duela kontatu du, «baita gorputzaren espresio horiek zein mugetaraino iritsi daitezkeen ere».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!