Andoni Goikoetxea Palentziako espetxera mugitu dute

Ataria 2019ko ekainaren 3a

Soto Del Realen zegoen preso gazteluarra, etxetik 400 kilometrora. Palentziako La Moraleja espetxea 280 kilometrora dago.

Joan den astean espetxez aldatu zuten Andoni Goikoetxea; Soto Del Realetik La Moralejara. Asteburuan izan du bertan senideen lehen bisita. Apirilaren 24an atxilotu zuen Guardia Zibilak gazteluarra, etxetik lanera zihoala, Ibarrako Apatta Industrialdearen ondoko biribilgunean. Zazpi urteko espetxe zigorra ari da betetzen Goikoetxea.

Senide eta lagunek eskutitza idazteko helbidea zabaldu dute:

ESKUTITZA IDAZTEKO HELBIDEA

Andoni Goikoetxea Gabirondo

C. P. La Moraleja Ctra. Local P-120

34.210 Dueñas (Palencia)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!