Euskal presoez gain bertan duden 14 korsikarrek ere borrokaldia hasi dute; ez dute espetxeko janaririk jaten eta ziegetan itxi dira. Astelehenean gose greba bat hastea ere aztertzen ari dira. Frantziako Gobernuak bisita mugatuak ezarri nahi ditu eta presoak ez daude neurria onartzeko prest, borrokaldia "muturrera" eramango dutela esan dute.