Gaztelu, Andremari jaiak, abuztuak 14-15

Ataria 2014ko uztailaren 25a

Abuztuaren 14ean eta 15ean izango dira festak.

 
 

Egitaraua

  •  Abuztuak 14, osteguna:
11:00. Zaldikarroan ibiltzeko aukera Axier Lopetegiren eskutik eta puzgarriak.
12:00. Txupinazoa.
13:30. Herriko gaztetxoentzako bazkaria, Erroizpe Azpi Elkartean.
16:00. Gaztetxoentzako jolasak, ginkana...
21:00. Herri afaria. Ondoren dantzaldia Itzartu taldearekin.

  •  Abuztuak 15, ostirala:
Hamaiketakoa herriko elkartean.
12:00. Toka herrikoia.
17:30. Pilota partida: Aitor Biain/Ander Quina.
18:30. Herri kirolak: lasto atxatzea, Pello Argaia, Andoni Agirreurreta eta Mattin de la Sotillarekin; Fausto Mugerza aizkolariaren erakustaldia: bi kana erdiko moztu lurrean eta sei metroko altueran egurrari bi epai ematea. Trikitilariek girotuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!