Berastegi, Salontzo jaiak, abuztuak 7-11

Ataria 2014ko uztailaren 10a

Salontzo jaiak abuztuaren 7tik 11ra

 
 

Egitaraua:

  • Abuztuak 7, osteguna:
    • 12:00etan suziria botako dute buruhandi eta txistularien laguntzaz, eta pregoilari lanak Gipuzkoako txapeldun izan diren futbolari gaztetxoek egingo dute
    • 16:00etan frontenis txapelketako finalak
    • 19:00etan haurren dantza emanaldia, eta ondoren Zesuma erromeria taldea
    • 23:00etan Zesuma erromeria taldea
  • Abuztuak 8, ostirala:
    • 10:00etan goiz deia
    • 11:00etan herriko benjamin, alebin eta infantilen pilota partidak
    • 17:30ean herritarren arteko herri kirol desafioa, eskolako atarian, eta jarraian, perku poteoa
    • 21:30ean herri afaria, eta ondoren, sari banaketak: Kartel Lehiaketa, eta Leiho zein Balkoietako eta Lorategietako Lehiaketa.
    • 00:00etan Angel Mari Mendiberrirekin dantzaldia

  • Abuztuak 9, larunbata, Kuadrillen Eguna:
    • 10:00etan goiz deia
    • 11:00etan patata tortila txapelketa, eta bitartean, Arno abereak haurrentzat. Goiza girotzen The Joselontxo's txaranga ibiliko da eta ondoren, tortillen dastatzea egingo da, txakolinaz lagunduta
    • 14:00etan kuadrillen arteko bazkaria
    • 17:30ean kuadrillen arteko jokoak, eta ondoren, sagardo dastatzea, txorizo egosi eta gaztarekin. Bitartean, toka eta txotx aldatze txapelketa.
    • 00:00etan kontzertuak: Gose eta Xaiko

  • Abuztuak 10, igandea, Salontzo Eguna:
    • 09:00etan goiz deia
    • 09:30ean meza San Lorentzo baselizan
    • 09:45ean mountain bike igoera
    • 11:15ean alkate soinua udaletxetik elizara bidean
    • 11:30ean meza nagusia San Martin parrokian, Lagunak abeslarik eskainitako Perosiren obra kantatuarekin
    • 12:30ean pilota partidak: jubelinak lau t'erdian, Peru Labaka-Axier Arteaga eta afizionatuak binaka, Yoldi-Altuna eta Onsalo-Gorriti
    • 18:00etan bertsolariak: Iñigo Gorostarzu, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Julio Soto eta Iker Zubeldia. Gai jartzen Amaia Agirre ariko da. Ondoren, San Joan dantzak eta helduen soka dantza
    • 23:00etan Alurr dantza taldearen emanaldia, eta ondoren, Aierrik erromeria taldea

  • Abuztuak 11, astelehena:
    • 09:30ean goiz dela, eta segidan plater tiraketa Artalekun
    • 10:00etatik 13:00ak arte puzgarriak eta jolasak haurrentzat
    • 16:00etatik 18:00etara berriz ere puzgarriak eta jolasak. Ondoren, herriko trikitilarien emanaldia eta zintza jokoa bizikletarekin. Bitartean pintxo dastatzea Urepele elkartekoen eskutik
    • 22:30ean Dantzerki emanaldia, herrikoen esktik. Eta ondoren, Kupela erromeria taldea

  • OHARRA: Festa egunetan zehar, udaletxeko erabilera anitzeko gelan Gaztainondo elkartean egindako eskulanen, Mari Teresa Martinezen txotxongiloen eta Mariano Arsuagaren eta Maria Cuetoren artelanen erakusketak izango dira, 16:30etik 20:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!