Lehen aldiz ospatuko dituzte inauteriak Elduainen

Ataria 2026ko otsailaren 4a

Lizartzako txantxoak dantzan. IMANOL GARCIA LANDA

Otsailaren 14an egingo dute mozorro festa; txantxoek abiatuko dute eguna eta herrian zehar dantzan ibili ostean, bazkaria egingo dute kontzeju tabernan.

Urdelar biltokia arduratu da otsailaren 14ko egitarauaz osatzea. Txapel tailerrarekin abiatuko dute egun horretako mozorro festa, 11:30etan, plazan. Antolatzaileek txantxoz janzteko deia egin diete herritarrei. Horretarako, alkandora edo txilaba eta galtza ilunak jantzita eraman beharko dituzte, eta txapelak tailerrean bertan egingo dituzte.

Jantziak osatu ostean, 12:30etan, dantzan eta txintxarriak joz zeharkatuko dute herria, eta 13:30etan, bazkaria egingo dute kontzeju tabernan. Interesa dutenek otsailaren 10a baino lehen eman beharko dute izena. Umeen menuak 10 euroko prezioa izango du, eta helduena 20 eurokoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!