Herritarrek Ertotxe eraikinaren inguruan dituzten ideiak bilduko ditu udalak

Ataria 2024ko urriaren 8a

Ertotxe eraikinaren parte hartze prozesuak martxan jarraitzen du, eta orain, herritarren ekarpenak jasotzeko galdetegia abiatu du Elduaingo Udalak; urriaren 16a izango da hori betetzeko azken eguna.

Ertotxe eraikinaren parte hartze prozesua abiatu berri du Elduaingo Udalak. Horretarako, herritarrek eraikina ezagutzeko bisita gidatuak antolatu zituzten. Orain, hurrengo pausoa emango dute eta herri guztiari zabaldu zaion galdetegi prestatu dute. «Ideia horiekin proiektu ezberdinak egingo ditugu eta proiektu horiek aurkeztu egingo dira; herritarrei erakutsi, horien artean bozkatu eta bozkatuenak aztertuko ditugu urte bukaera baino lehenago erabateko proiektua atera ahal izateko», jakinarazi du Oihana Amundarain alkateak.

Galdetegia betetzeko azken eguna urriaren 16a izango da, eta 16 urtetik aurrerako herritarrek bete ahal izango dute. Online bidez edo paperean bete ahalko da, eta udal bulegoan, kultur etxean, haurreskolan eta Urdelar biltokian izango da hori hartzeko aukera. Behin galdetegia beteta, udal bulegoko buzoian utzi beharko da. Informazio gehiagorako 695 703 182 zenbakira edo udalaelduain@gmail.com helbide elektronikora idatzita lortu daiteke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!