Brasilgo pandeiroa astintzen ikasteko beste aukera bat

Maier Ugartemendia 2016ko eka. 8a, 16:16
Irudian, otsailean Elduainen izan zen pandeiro ikastaroko une bat.

Tamima Brasil perkusio jotzaileak, Elena Diz andaluziarrarren laguntzarekin eskainiko du ikastaroa, igandean

Igandean, hilak 12, Brasilgo Pandeiroaren doinuak itzuliko dira Elduainera. Izan ere, otsailean egin zuen bezala Tamima Brasil perkusio jotzaileak, ikastaro berri bat eskainiko du Elena Diz andaluziarrarekin batera. 12:00etatik 13:30era izango da Elduaingo kultur etxean.

Ikastaroak 20 euroko kostua izango du; elduaindarrek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta izena eman nahi dutenek 635 748 486 (Goretti) telefonora deitu beharko dute.

IKASTAROA ETA KONTZERTUA

Tamima Brasil eta Elena Dizek Elduain bisitatzen duten bigarren aldia da honakoa; otsailean ere Euskal Herrian izan ziren euren proiektuak garatzen. Orduan beste ikastaro bat eskaini zuten, baina oraingoan ere maila guztietara zabalik dagoen ikastaroa eskainiko dute. Izan ere, lehen ikastaroan pandeiroaren historia eta ibilbidearen berri eman zuten, baina bigarren ikastaro honetan azalpen teoriko gutxiago emango dute, eta hortaz, praktika gehiago landuko duten.

Halaber, aipatu, larunbatean, hilak 11, Tamima Brasilek eta Elena Dizek kontzertua eskainiko dutela 22:30ean, Tolosako Eguzki tabernan. Izan ere, Dizek eta Brasilek bikote musikala ere osatzen dute, eLeTá proiektuan gauzatzen dena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!