Brasilgo pandeiroaren doinuek jantzi dute Elduain gaur goizean

Maier Ugartemendia 2016ko otsailaren 20a

Irudian, tailerreko momentu bat pandeiroa jotzen.

Tamima Brasil brasildarrak eta Elena Diz andaluziarrek pandeiroari buruzko tailer bat eskaini dute goizean; arlo teorikoa lantzeaz gain, arlo praktikoa eta emozionala ere landu dituzte bertan, eta pandeiroak astinduz amaitu dute gaurko tailerra

Hamar lagun izan dira tailerrean parte hartzen eta Goretti Soroa antolatzaileak adierazi digunez "oso gustura" gelditu dira gaurko tailerrak eskaini dienarekin, eta "disfrutatzen" aritu dira. Esperientzia handiko irakasleak izan dituzte tailerrean gidari eta giro bikaina sortu da bertan bildu den taldearen artean.

Aipatu bezala, pandeiroa astinduz amaitu dute gaurko tailerra, ondorengo bideoetan ikus daitekeen moduan:

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!