Pasahitza (zaharra)

"Dispertsioaren ondorioz erroak galduz joaten dira"

Ataria 2016ko otsailaren 26a

Joseba Egues Anabel Egues euskal preso elduaindarraren anaia izan dugu. Gaur hileko azken ostirala izaki, egingo diren elkarretaratzeetan zabalduko den mezua gogorarazi digu, "euskal presoak Euskal Herriratzea eta preso gaisoak etxeratzea".

Kordobako espetxean dago Anabel Egues, Euskal Herritik 900 kilometrora, eta dispertsioaren ondorio gogorrak gertutik pairatu dituzte, bi aldiz izan baitute errepidean istripua. Hala, dispertsioagatik errepidean hildakoak izan ditu gogoan Joseba Eguesek. Bestalde, ama hil berri zaien honetan, arrebak aita eta familia bisitatzeko baimena eskatu zuen, eta ukatu izana ere salatu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!