Literatura, bertsoak eta zuzeneko musika

Ataria 2026ko martxoaren 4a

Saioaren hasierako unea, Bidania-Goiazko udaletxean. SAIAZ MANKOMUNITATEA

Joan den larunbatean egin zuten Bidania-Goiazko udaletxean Esne berriketan bertso saio literario eta musikatua.

Martxoaren 8a iragartzeko askotariko jarduerak antolatu ditu Saiaz Mankomunitateak biltzen dituen herrietan, eta egin dute lehena: Esne berriketan bertso saio musikatua. Bidania-Goiazko udaletxean egin zuten saioa, eta hainbat herritar bertaratu ziren eskaintzaz gozatzera.

Bertso saioak Uxue Alberdiren Esne berriketan liburua du oinarri, eta Amorante musikariaren zuzeneko musikaren laguntzarekin abestu zituzten bertsoak Oihana Iguaran eta Nerea Elustondo bertsolariek, Alberdik berak gaiak jarrita.


Iguaran eta Elustondo bertsolariak jendaurrean. SAIAZ MANKOMUNITATEA

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!