Ataria TB

Bidaniar bat erreskatatu dute Pirinioetan

Ataria 2025eko abenduaren 29a

Eskiatzen ari zela tibia hautsi eta elurretan harrapatuta geratu da Aisako lepoan; helikopteroz erreskatatu ostean, Huescako San Jorge ospitalera eraman dute 24 urteko emakumea.

Bidaniar bat erreskatatu dute asteburuan, Pirinioetan eskiatzen ari zela istripua izan ostean. Guardia Zibilak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Bidaniako 24 urteko emakumeak tibia hautsi du eta elurretan harrapatuta geratu da Aisako lepoan, Aspe tontorretik gertu, Jacetaniako kolosoetako batean.

Aipatutako iturrien arabera, Guardia Zibilak 11:36an jaso du abisua eta Jakako GREIMa, Huescako Aire Unitatea eta 061eko medikua aktibatu dituzte. Ingurura hegan egin eta eskiatzailea aurkitu ondoren, Huescako San Jorge ospitalera eraman dute.

Bideoa: Europa Press

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!