Baserritik

"Aske bizi dira gure oilaskoak"

Eneritz Maiz Etxarri 2020ko ekainaren 22a

Duela hemeretzi urte hasi zen Arantxa Mayoz Lumagorriko oilaskoak hazten, eta gustuko lana du.

Etxetik kanpora lana egin nahi zuen lehen haurra izan, eta etxean geratu zenean. Lumagorrik ekoizle berriak behar zituela enteratu, harremanetan jarri, eta beraiekin lanean hasteko aukera izan zuen Arantxa Mayozek. Bidania-Goiazko Apako baserrian hazten ditu.

Hemeretzi urte pasa dira orduz geroztik, eta oilaskoak hazi eta hazi jarraitu du. Hiru seme-alaba hazi, eta etxetik kanpo lan egiteko aukera ematen dio: "Askatasun handia dut. Ordutegi librea da, eta garrantzi handia ematen nion nire seme-alabak nirekin egoteari".

Egun bateko txitak hartzen ditu, eta txanda bakoitzean, 4.000 oilasko hazten ditu. Hiru hilabete behar izaten dituzte Lumagorri oilaskoek jateko moduan jartzeko, eta behin txanda bat salduta, hiru astera sartzen ditu beste 4.000 txita.

Hazkuntza prozesua guztiz naturala dutela dio Mayozek, eta oilasko hauen ezaugarri berezietako bat belardi zabalean ibiltzen direla da. "Aske bizi dira gure oilaskoak, eta beti beraien ongizatea zainduz"

Egunero egiten die bisita oilaskoei. "Bi edo hiru aldiz egiten diet bisita, nola dauden begiratzeko eta lanak egiteko", azaldu du Mayozek.

Baserrietatik "kalitate handiko produktuak ateratzen dira", azpimarratu du Mayozek, eta "gehiago baloratu beharko lirateke".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!