Irratsaioa Eli Pagola eta Oier Iurramendiren sutondokoarekin hasi dugu eta segidan, Unai Mendizabalen Bidania-Goiazko bost ikasle etorri dira. Estudiora etorritakoez gain, beste hiru ere badabiltza Bidania-Goiatzen bertsotan: Amaiur Otaegi, Ilazki Arruti eta Garazi Muñoa. Beraien ikasturte amaierako bertso-saioko bertsoaldiak entzun ditugu eta baita elkarrizketa luze eta zabala izan ere.