Nell, Christine eta Jame: «Zortea izan dugu»

Asier Imaz 2014ko uztailaren 17a

Belgikatik Iriarte Hotelera iritsi dira Nell, Christine eta James.

Zenbat egunetarako etorri zarete?
Lau egunetarako; Iriarte Hotelean hiru gau.
Hiriburuko hotela aukeratu beharrean, herri txiki batekoa hartu duzue.  
Bai, zentzu horretan badirudi alderantzizko bidean gabiltzala, baina ez, horrela nahi genuen. Hemen dagoen bakeak ez dauka parekorik.
Zerk erakarri zaituzte Euskal Herrira?
Inguruneaz gozatzera etorri gara: mendiak, itsasoa, jendea... Hasieran itxiagoak izango zirela pentsatze genuen, baina alderantziz, zentzu horretan harritu gaitu jendearen eskuzabaltasunak.
Lehen aldia al duzue?
Bai. Bilbo, Donostia, Donibane Loitzun eta inguruko mendiak ezagutu ditugu. Oso erlaxantea da txoko hau. Zortea izan dugu leku hau aurkitu dugulako, eta bertakoek, zortea dute hemen bizi direlako.
Zerk eman dizue atentzioa?
Garbitasunak. Mediterraneoko herrietan izan gara, eta ezin da alderatu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!