Ataria TB

Altxa Burua taldearen bideoklipa argitaratu berri dute

Ataria

Otsailean egin zituzten grabaketak, besteak beste, Berrobiko eskolan eta plaza inguruan. Andoaingo Zinema eta Bideo eskolako ikasleek ekoitzi dute ikus-entzunezkoa, eta boluntario ugarik parte hartu dute proiektu honetan.

Haur eta gazteen artean mugikorraren erabilera mugatzeko helburu duen ekimena da Altxa Burua, eta joan den maiatzaren 9an izen bera duen abestia argiratu zuen Seiurte taldeak. Lehen kantu horren berri emateko bideo muntaia egin zuen Aitor Guerrero editoreak, baina oraingoan bideoklipa gehitu diote kantuari.

Otsailean egin zituzten grabaketak, besteak beste, Berrobiko eskolan eta plaza inguruan. Andoaingo Zinema eta Bideo eskolako ikasleek ekoitzi dute ikus-entzunezkoa, eta boluntario ugarik parte hartu dute. Berrobiko zein beste hainbat herritako haur eta helduek parte hartu dute grabaketan. Altxa Burua taldetik parte hartu duten boluntario guztiei eskerrak eman dizkiete. «Zuen laguntzarik gabe ez litzateke posible izango proiektua aurrera eramatea», adierazi dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!