Korrikarako girotzen hasi dira Berrobin

Ataria 2022ko apirilaren 7a

Hodei magoa, txokolatada eta buruhandiak izan zituzten atzo arratsaldean Berrobiko plazan; biharko ere egitarau oparoa antolatu dute.

Hodei magoaren ikuskizunarekin eman zioten hasiera, atzo arratsaldean, Korrikaren aitzakian Berrobin antolatu duten egitarauari. Jarraian txokolatada egin zuten eta buruhandiak atera ziren kalera, jendeari korrika eginarazi eta ipurdiko batzuk ematera.

Biharko ere prestatu dute festa. 15:30ean Korrika txikia egingo dute eskolako haurrek. Ondoren, merienda egongo da haurrentzat, guraso elkarteak eskainita. 19:00etan hasita, trikipoteoa egingo dute Jon Ostolaza trikitilariarekin eta 20:30ean, zahagiardoa izango dute afaltzeko. Korrika 23:00ak aldera iritsiko da Berrobira eta behin korri eginda, trikitilariak alaituko du giroa ostatuan.

Eta igandean, egitarauarekin amaitzeko, Frontona ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da. 17:30ean izango da, pilotalekuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!