Pasahitza (zaharra)

"Inoizko parte hartzerik handiena izan da eta oso gustura gaude"

Ataria 2021eko urriaren 5a

Ibin Kirol Klubak hemezortzigarren aldiz antolatu du Berrobira. 67 haur eta gaztek eta 70 helduk hartu zuten parte eta  giro polita sortu zen herriko plazan.

Gizonezkoetan Alegiako Ander Garin Izagirre izan zen azkarrena, Orioko Iñigo Exposito Murillok bigarren egin zuen eta Sathya Paz Martikorena zestoarra izan zen hirugarrena. Emakumezkoetan Andoaingo Maialen Gurrutxaga Perez izan zen lehena, Tolosako Enara Agote Uranga bigarrena eta Anoetako Iosune Alberdi Urrutia hirugarren. Herriko azkarrena Jon Altuna Mendizabal izan zen. Ibin kirol klubeko Garazi Goenaga eta Oihane Bergara pozik azaldu ziren parte hartzearekin eta sortu zen giroarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!