Baserritik

"Lana eta produktu on bat eginda, erraz saltzen da txerrikumea"

Eneritz Maiz Etxarri 2021eko otsailaren 22a

Mikel Belauntzaran berrobitarrak gurasoen baserriko lanbideari eustea erabaki zuen gazte-gazte. Lesmesen txerria edo Uxarre baserrian txerrikumeez gain, haragitarako behiekin egiten du lan. 

Berrobin dago Lesmesen txerria eta bertan lan egiten du Mikel Belauntzaranek. Maite du baserria eta baserriko lana. Ikasketetarako gogo handirik ez, eta umetatik gustuko duen lanari helduta pozik ari da, nahiz eta, oso lan lotua den. 

Gustura dago salmentekin. Hori bai, urteetan egindako sare bat egina du salmentarako.

Garbi du lana ondo eginez gero eta kalitatezko produktu bat eginez gero, ondo saltzen dela. Baina, hori bai, "gauza guztiak gora egiten du, argiak, pentsuak,... eta haragia prezio berdinean dago. Ez zaigu marjinarik geratzen, eta komeriak datoz hemen".

Bertako haragia kontsumitzeko eskatu die herritarrei, "kalitate handiko" haragia dagoelako hemen.

Bukatzeko, bai gurasoei eta baita emazte eta haurrei ere eskerrak eman dizkie, beti alboan izateagatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!