Txarangazaleek huts egiten ez duten hitzorduetako bat da Berdura plazan arratsaldetan egiten den saioa. Hiru egunetan izaten dira, eta, lehenengoan, Zaldunitakoan, jende ugari izan da.
Ataria Irratia zuzenean ari da Zaldunita eguneko giroa kontatzen, Fronton kafetegitik. Elkarrizketez gain, kalean dagoen giroa ikusteko aukera izango da.