Izaskun auzoko festen inguruko informazio osoa: egitaraua, argazkiak, bideoak...
Izaskunen ere haurren txanda

Ataria 2018 ira 08 Tolosa

Izaskun auzoko bizilagunek Zabalarreta parkea hartu dute gaur, haurren jolasak egiteko. Entzierro txikia izan dute lehenik, eta buruhandiak gerturatu dira gero. Auzo bazkaria ere izango dute eta eguna Nikotina, Little Martin Selektah eta Glaukomaren musikarekin bukatuko dute.