Baldar Egunean beste erronkarik ere izan da, lokotxekin, hain justu. Hiru herritar aritu dira lokotx biltzen, Mattin Inxaurrondo, Aiora Lasarte eta Olaia Garaiburu. Lehenaren erronka izan da 200 lokotx biltzea 90 minuturen azpitik. Eta beste biena, 75na lokotx jasotzea, hauek ere ordu eta erdiren azpitik. Bada, biek ala biek erronka gainditu dute.
Aldi berean aritu dira hirurak. Intxaurrondoren kasuan, ilara batean aritu da lokotx biltzen, eta 1.23.09ko denboran bukatu du lana. Lasarte eta Garaiburu beste ilaran aritu dira, eta 1.19.49ko denbora behar izan dute guztiak jasotzeko.