A-15 errepideko Berastegiko lotuneko (141) abere-saretetan egiten ari diren lanak direla eta, astelehenean, apirilak 20, 08:00etatik 14:00etara, Berastegitik Donostiara joan nahi dutenek irteera itxita topatuko dute. Ondorioz, ibilgailuek Iruñerako zentzua hartu beharko dute lehenik, eta 139. lotunean zentzua aldatu beharko dute.