Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, bihar, apirilak 15, 08:00etatik 12:00ak arte A-15 errepideko 141. lotunerako irteera (Berastegi) Iruñerako noranzkoan itxita egongo da. Donostiatik iristen diren ibilgailuek Berastegiko irteera hori hartu nahi badute Iruñerako noranzkoan jarraitu beharko dute, eta 139. irteera (Leitza) hartu. Bertan aldatuko dute noranzkoa, A-15 errepidera bueltatuz Donostiako noranzkoan. Hortik sartu ahal izango dira Berastegiko lotunera. 139. lotunean NA-1320 errepidea hartu daiteke Berastegiko noranzkoan. 11:00ak eta 17:00ak bitartean, itxita egongo da 141. lotunetik (Berastegi) A-15 errepidera sartzeko bidea Iruñerako noranzkoan. 141 lotunetik, Berastegi, Iruñeko noranzkoa hartu nahi duenak, GI-2130 errepidean jarraituko beharko du ia Leitzaraino eta A-15 errepidea 139. lotunean hartu .
Ostegunean, apirilaren 16an, 08:00etatik 17:00etara, berriz ere itxiko dute A-15 errepideko Berastegiko lotunea Donostiarako noranzkoan. Iruñetik iristen diren ibilgailuek 139 lotunea hartu beharko dute (Leitza) eta NA-1320 errepidea hartu Berastegira zentzuan. 12:00etatik 17:00etara egongo da itxita Berastegiko lotunea (141) Donostiako noranzkoan. Berastegiko lotunetik Donostiako noranzkoa hartu nahi duenak Iruñeko zentzua hartu beharko du, eta zentzuz aldatu 139 lotunean Donostiarako errepidea hartuz.
Apirilaren 17an, ostiralean, 08:00etatik 17:00etara berriz itxiko dute lotunea Donostiako noranzkoan. Berastegitik Donostiako noranzkoa hartu nahi duenak Iruñeko zentzua hartu beharko du, eta zentzuz aldatu 139. lotunean Donostiarako errepidea hartuz.