Lehen sektorea

«Horrelako proiektuei indarra herritarrek ematen diete, beraz, denei zuzenduriko hitzaldia izango da»

Ataria 2024ko ekainaren 12a

Aritz Ganboa artzainak hitzaldia eskainiko du bihar Berastegin, 19:00etan, Sakanan martxan jarri duten esperientzia kontatzeko. Tolomendi Landa Garapen Elkarteak antolatu du ekimena. Ganboarekin batera Iker Elosegi egongo da udaletxeko aretoan.

Tolomendik, Tolosaldeko Landa Komunitateen Garapenerako Programa berria osatzeko asmoa dauka. Udazkenean ekingo dio lan horri, baina aurrez, bi girotze saio antolatu ditu. Lehena ekainaren 13koa izango da, eta bigarrena ekainaren 28koa, kasu honetan Amasan.

Hitzaldi inspiratzaile hauetan izena emateko tolomendi@tolomendi.eus helbidera idatze behar da, edo 943655097 zenbakira deitu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!