Bazkalostean, enbidoka

Ataria 2021eko urriaren 30a

Berastegiko Kultur Astean Mu 1 1635608785944
Berastegiko Kultur Astean Mu 2 1635608786263
Berastegiko Kultur Astean Mu 3 1635608786568
Berastegiko Kultur Astean Mu 4 1635608786886
Berastegiko Kultur Astean Mu 5 1635608787186
Berastegiko Kultur Astean Mu 6 1635608787472
Berastegiko Kultur Astean Mu 7 1635608787806
Berastegiko Kultur Astean Mu 8 1635608788090
Berastegiko Kultur Astean Mu 9 1635608788406
Berastegiko Kultur Astean Mu 10 1635608788713
Berastegiko Kultur Astean Mu 11 1635608789027
Berastegiko Kultur Astean Mu 12 1635608789358
Berastegiko Kultur Astean Mu 13 1635608789680
Berastegiko Kultur Astean Mu 14 1635608789989
Berastegiko Kultur Astean Mu 15 1635608790308
Berastegiko Kultur Astean Mu 16 1635608790622
Berastegiko Kultur Astean Mu 17 1635608790945
Berastegiko Kultur Astean Mu 18 1635608791250
Berastegiko Kultur Astean Mu 19 1635608791548

Berastegiko Kultur Astearen barruan, Mus Txapelketa Herrikoia jokatu dute arratsaldean, Ategi Ostatuan; dozena bat bikotek hartu dute parte.

Ostegunean eman zieten hasiera berastegiarrek aurtengo Kultur Asteari. Datozen egunetan hamaika ekintzez gozatzeko aukera izango da, eta gaur arratsaldean, Mus Txapelketa Herrikoiaren txanda izan da. 15:00etarako Ategi Ostatura gerturatu behar zuten parte hartu nahi zuten herritarrek, eta azkenean, hamabi bikotek eman dute izena. Behin txapelketa amaituta, 19:00etan, pintxo-potea egingo dute herriko taberna eta ostatuetan, eta baita gaztetxean ere.

Bihar, berriz, antzerki emanaldi bikoitza izango da Berastegin. Batetik, 12:00etan, Frontona ikuskizuna eskainiko dute herriko frontoian. Eskualdeko hainbat aktorek hartzen dute parte obra honetan: Iñigo Otaegi, Unai Ormaetxea, Josu Artutxa, Anne Maiza eta Janire San Sebastian. Bestetik, 19:30ean, Gu primer! antzezlan musikatua eskainiko dute Ramon Agirrek, Inazio Tolosak eta Nerea Gorritik, eskolako gimnasioan.

Asteburuko eskaintzaz gain, astelehenean (jai eguna dela aprobetxatuz) nahiz datorren astean zehar, kultur ekitaldi gehiago izango dira Berastegin. Ikusi hemen egitaraua.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!