Kultur egitasmoei tartea egingo diete datozen bi asteburuetan

Tolosaldeko Ataria 2021ko urr. 27a, 11:58
Iazko azoka eguna, abenduaren 19an egin zuten, Gabonen bueltan.

Bihar hasiko da Berastegiko Kultur Astea 'Bidea ipar' liburuaren inguruko ikus-entzunezkoarekin eta solasaldiarekin; azoka azaroaren 7an izango da.

Bihartik hasi eta azaroaren 7a bitarte kultur astea ospatuko dute Berastegin. Mota askotako ikuskizun eta egitasmoekin osatu dute egitaraua, adin ezberdinetako jendeak partu hartu dezan.

Iaz ezin izan zen nahi bezala ospatu kultur astea. Hala ere, modu txikiagoan izanagatik, abenduan, urteroko azoka ospatzeko tartea hartu zuten. Aurten, bestelakoa da eskaintza. Ohiko moduan, kultur asteko azken egunean, azaroaren 7an ospatuko da azoka eguna. Eta aurten ere lehiaketek bere lekua izango dute goizean zehar. Batetik, XXX. Gazta Lehiaketa, herriko gaztagileak saritzen dituena. Bestetik, XIII. Ardi, Ahari eta Bildots Lehiaketa, goizean zehar animalien erakusketara eramaten dituztenen artean. Baita ere II. Sagar Tarta Lehiaketa; epaimahai batek goizean zehar dastatzen ditu herritarrek aurkeztutako postreak. Eta postu lehiaketa ere izaten da: azokan postuak jartzen dituzten herritarrek izango dute lehiatzeko aukera.

Amaitzeko, rallyan parte hartu duten argazkien erakusketa udaletxean jarriko dute, eta aipatutako lehiaketa guztien sari banaketa 13:30ean egingo dute, azokari amaiera emateko.

EGITARAUA

Urriak 28, osteguna

  • 18:30. Bidea Ipar liburuaren inguruko solasaldia eta ikus-entzunezkoa, Iker Karrera eta Unai Ugartemendiaren eskutik, erabilera anitzeko gelan.

Urriak 29, ostirala

  • 16:00. Txokolatada Guraso Elkartearen eskutik, eskola atarian.
  • 16:30. Itsasoko Herri kirolak parkea, Kulkiren eskutik, eskola atarian.
  • 19:15. Ibilgailu elektriko eta mugikortasun jasangarrirako aukerak tailerra, Argitu programaren eskutik, erabilera anitzeko gelan.

Urriak 30, larunbata

  • 15:00. Mus txapelketa herrikoia, Ategi ostatuan.
  • 18:00. Ipuinekin jolasean ipuin kontaketa, Lur Kortaren eskutik, kultura solairuko erabilera anitzeko gelan.
  • 19:00. Pintxo potea.

Urriak 31, igandea

  • 12:00. Frontona ikuskizuna, herriko frontoian.
  • 19:30. Gu primer! antzezlan musikatua, Ramon Agirre, Inazio Tolosa eta Nerea Gorritiren eskutik, eskolako gimnasioan.

Azaroak 1, astelehen

  • 09:30. Berastegiko txoko kuttunak ezagutuz: Ipuliño mendira irteera herrikoia, plazatik abiatuta.
  • 19:00. Juliette & Pauline abeslarien kantu emanaldia, eskolako gimnasioan.

Azaroak 4, osteguna

  • 18:30. Mendiko segurtasuna eta prebentzioari buruzko prestakuntza saioa, Euskal Mendizale Federazioaren eskutik, erabilera anitzeko gelan.

Azaroak 5, ostirala

  • 16:00. Merienda haurrentzat Beasti Guraso Elkartearen eskutik, eskola atarian.
  • 16:30. Herri jolasakhaurrentzat Beasti Guraso Elkartearen eskutik, eskola atarian.
  • 16:30. Graffiti tailerra Nexgraffen eskutik, 12 eta 18 urte bitarteko nerabeentzat.
  • 18:00. Xerafinaren kontu eta komeriak ipuin kontaketa, Guraso Elkartearen eskutik, frontoian.
  • 22:00. Zuhaitz Gurrutxagaren Futbolistok bakarrizketa, erabilera anitzeko gelan.

Azaroak 6, larunbata

  • 17:30. Aioko itzalen eta titereen ikuskizuna, Zurrunka Teatroaren eskutik, erabilera anitzeko gelan.

Azaroak 7, igandea

  • Goizean zehar. Azoka, eta tartean, herriko eta herritarren produktuak eskuragai. Horrez gain: gazta lehiaketa, sagar tarta lehiaketa, postu lehiaketa, ahari, ardi eta bildots lehiaketa, animalia ezberdinen erakusketa eta argazki rallyko erakusketa (udaletxean).
  • 13:30. Lehiaketa guztietako sari banaketak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!