Inauterietako mozorro lehiaketa botoak jasotzeko prest da

Ataria 2021eko otsailaren 9a

Mozorro lehiaketako parte hartzaileekin bideo bat osatu du Berastegiko Udalak; orain, herritarren botoa emateko aukera izango dute irabazlea aukeratzeko.

Inauteriak beste modu batera ospatu dituzte aurten Berastegin. Horren erakusle da osatu duten bideoa. Mozorro lehiaketa egin dute, eta parte hartzaileek bidali dituzte argazki eta bideoei botoa emateko aukera jarri dute, irabazlea zein den erabakitzeko.

Herritarren artean Doodle galdetegi bat zabaldu dute, eta bertan eman ahal izango da botoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!