Iñigo Gorostarzu berastegiarra laugarren sailkatu da Zumaiako saioan

Ataria 2019ko irailaren 22a

Zumaian jokatu da Gipuzkoako Bertsolari txapelketako laugarren final-zortzirena. Laugarren postua lortu du Iñigo Gorostarzu Etxorde berastegiarrak.

Zumaian jokatu da Gipuzkoako Bertsolari txapelketako final-zortzirenetako saioa. Iñigo Gorostarzurentzat izan da laugarren postua, 416 punturekin. Sailkapen horrekin, ez du erraza izango final-laurdenetara igarotzea.

Gorka Maizek irabazi du saioa, 441 punturekin. Bere atzetik sailkatu dira Unai Muñoa (434,5 puntu), Ander Lizarralde (432,5 puntu), Iñigo Gorostarzu (416 puntu), Jokin Bergara (404 puntu) eta Beñat Jauregi (394 puntu).

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!