Berastegiko San Lorentzoak 2017

Gazte eta ez hain gazte, denak sasoiean daude Berastegin

Ataria 2017ko abuztuaren 11

Berastegiko San Lorentzo jaietako hirugarren eguna izan dute gaur. Arratsaldean herritarren arteko herri kirolak egin dituzte; lehia luzea egin behar izan dute gazteek eta sasoi ederrean daudela erakutsi dute. Azkenean, talde urdinak irabazi du afari eder bat egiteko saria. 

Festen hirugarren eguna badute ere, sasoi betean daudela erakutsi dute berastegiarrek. Kirola izan da protagonista egun guztian zehar; goizean, haurren frontenis txapelketako eta pala txapelketako finalak jokatu dituzte, eta arratsaldean herritarren arteko herri kirolak egin dituzte. Gazte eta ez hain gazteez osatutako bi talde egin dituzte; urdinak eta gorriak. Lokotxak biltzen, zakuarekin korrika, korrika, trontzan, lastofardoa altxatzen, denetarik ikusi ahal izan da. 

Horrez gain, Ibon Garaiburu berastegiarrak eta Unai Zabala leaburu-txaramarrak bi saio egin dituzte aizkoran, eta Zabalak irabazi du lehia. 

Kirol saioaren ondoren, perku poteoa egin dute eta herri afaria ere egingo dute. Ondoren, Salontzotako kartel lehiaketako eta leiho, lorategi eta balko lehiaketetako sari banaketa egingo dute. Gauean, berriz, DJ Andoni arituko da musika jartzen. 

Ikusi hemen biharko egitaraua.

 

Erlazionatuak

Berastegiko San Lorentzo jaietako egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017 abu 03 Berastegi

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!