ataria.eus

Berastegiko San Lorentzo jaietako egitaraua

  Festak  Berastegi

SAN LORENTZOAK

ABUZTUAK 9, ASTEAZKENA

UMEEN EGUNA  

10:00-12:30. Puzgarriak eta jolasak haurrentzat, eskola atarian.

11:00. Zinta jokoa bizikletarekin.

12:30. Suziria buruhandi eta txistularien laguntzarekin. Udal ordezkariek, irakasleek, ikasleek eta gurasoek osatutako taldea izango da pregoia irakurriko duena.

15:00-17:00. Puzgarriak eta jolasak haurrentzat, eskola atarian. 16:00. Apar festa eskola atarian. Parte hartzeko, bainujantzia eraman beharko da.

17:30. Piramideen bila ikuskizuna plazan, Potxin eta Patxin pailazoen eskutik.

19:00. AIKO taldearekin dantzaldia plazan.

Ondoren. Zahagi ardoa plazan.

22:30. Alurr dantza taldearen emanaldia eskola atarian.

00:00. Laket taldearekin erromeria.



ABUZTUAK 10, OSTEGUNA

SAN LORENTZO EGUNA

09:00. Goiz deia.

09:30. Meza San Lorentzo baselizan.

09:45. Mountain bike igoera herrikoia.

11:15. Alkate soinua udaletxetik elizara bidean.

11:30. Meza Nagusia San Martin parrokian, Lagunak Abeslari abesbatzak eskainitako Perosiren obra kantatuarekin.

12:30. Pilota partidak: Lau t'erdian, Mikel Olazabal-Aritz Lasa. Binaka, Iker Salaberria-Julen Urruzola eta Unai Onsalo-Aitor Gorrotxategi.

18:00. Bertsolariak: Iñigo Gorostarzu, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio , Iker Zubeldia eta Amets Arzallus. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.

Ondoren. San Juan dantzak eta helduen soka dantza.

Jarraian. Zahagi ardoa plazan.

22:30. Errimak oinetan dantza ikuskizuna, Haatik dantza konpainiaren eskutik.

Ondoren. Ezten Giro erromeri taldea.



ABUZTUAK 11, OSTIRALA

10:00. Goiz deia.  

11:00. Haurren frontenis txapelketako finalak.

12:30. Pala txapelketako finalak.

19:30. Herritarren arteko herri kirolak, eskola atarian.

Ondoren. Perku-poteoa, herriko batukada taldearen eskutik.

21:30. Herri afaria.

Ondoren. Salontzotako kartel lehiaketako eta leiho, lorategi edota balkoi lehiaketetako sari banaketa.

00:00. DJ Andoni.



ABUZTUAK 12, LARUNBATA

KUADRIlLEN EGUNA

10:00. Goiz deia.

11:00. Patata tortilla txapelketa herrikoia, plazan.

Bitartean. Zirku tailerra haurrentzat, Zirika Zirkusen eskutik.

Segidan. Tortilla dastaketa, txakolinaz lagunduta.

Egun guztian zehar. Jainekin txaranga ibiliko da herria alaitzen.

14:00. Kuadrillen bazkaria eskola atarian.

17:30. Kuadrillen arteko jokoak.  

Ondoren. Sagardo dastaketa, txorizo egosi eta gaztarekin.

Tartean. Barriola urdaiazpiko moztailea.  

Bitartean. Toka txapelketa herrikoia.

00:00. Guda dantza taldearen kontzertua.

Segidan. Gozategi taldea.



ABUZTUAK 13, IGANDEA

10:00. Goiz deia.  

11:30. Herriko aurrebenjamin, benjamin, alebin, kadete eta jubenilen arteko pilota partidak.

18:00. Haurren dantza, txistu eta trikiti emanaldia eta haurren soka dantza.

19:30. Kupela erromeri taldea.

Ondoren. Zahagi ardoa, aparkaleku azpiko lokalean.

22:30. Dantzerki emanaldia herrikoen eskutik.

00:00. Kupela taldearekin erromeria, festei amaiera emateko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa