Belauntzako San Joan jaiak 2025

Lagunen arteko lehia

Leyre Carrasco 2025eko ekainaren 22a

Herriko gazteen arteko herri kirol saioa egin dute plazan; bost kideko bi taldeetan aritu dira trontzan, lokotxetan, txingetan eta korrika.

Ostiralean, beroketa lanetan aritu ziren herritarrak bola eta toka txapelketa herrikoian, baina gaur abiatu dituzte, ofizialki, San Joan jaiak Belauntzan. Txupinazoaren ostean herriko gazteen dantzak izan dira ikusgai, eta arratsaldean, berriz, herriko gazteen arteko herri kirolak. Plazan egin dute erakustaldia eta bost kideko bi taldeetan aritu dira trontzan, lokotxetan, txingetan eta korrika. Herritar ugari gerturatu dira kirolariei animoak ematera, eta giro ederrean aritu dira lehian. Horren ostean, Tio Teronen semeak taldearen dantza emanaldia izan da pilotekuan.

Hala ere, datozen egunetan izango da zertaz gozatu Belauntzan. Ikusi hemen programazioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!