Belauntzako San Joan jaiak 2025

Belauntzako San Joan jaiak ate joka dira

Ataria 2025eko ekainaren 18a

Ekainaren 20tik 25era ospatuko dira San Joan jaiak Belauntzan. Egitarau oparoa osatu dute adin guztietako jendearentzat

Ostiralean jai egitaraua bola eta mus txapelketarekin abiatuko duten arren, jaiei hasiera emango dien txupinazoa igande eguerdian botako dute. Egun horretan gazteek dantzak egiteazgain, herri kirolak ere egingo dituzte. Egitaraua asteazkenera arte luzatuko dute Belauntzan. Hain zuzen, ekainaren 25a, umeen eguna izango da. Puzgarriak, bazkaria eta apar festa izango dituzte herriko gaztetxoenek, besteak beste. Sahieski jatearekin eta Joselu Anaiak taldearekin amaituko dituzte festak.

Pasa den asteburuko euriteak Belauntzako herrian kalte handiak eragin eta gero, herritarrek herria txukuntzeko lanetan dihardute festen atarian. Egoera latz honek «herritarren arteko harremana indartu eta festak giro onean» igarotzen lagunduko duela aitortu du Iñaki Telleria Belauntzako alkateak.

Egitaraua:

  • Ekainak 20, ostirala.
    • 17:30. Bola eta toka txapelketa herrikoia

    • 22:30. Mus txapelketa herrikoia.

  • Ekainak 22, igandea.

    • 12:00. Txupinazoa eta herriko gazteen dantzak.

    • 16:00. Herriko gazteen arteko herri kirolak.

    • 18:00. Tio Teronen semeak taldearen dantza emanaldia.

  • Ekainak 23, astelehena.
    San Joan bezpera

    • 17:00. Urbasa txalaparta eta akrobazia.

    • 20:00. San Joan sua.

    • 20:30. Herri afaria.

    • 22:30. Muxutruk taldearekin erromeria.

  • Ekainak 24, asteartea.
    San Joan eguna

    • 08:00. Diana.

    • 12:00. Meza eta ondoren hamaiketakoa.

    • 16:30. Herriko gazteen arteko pilota partidak.

    • 18:00. Bertso saioa.

    • 20:00. Patata tortilla txapelketa.

    • Jarraian. Izer eta Alabier.

  • Ekainak 25, asteazkena.

    • 12:00. Puzgarriak eta jolasak.

    • 14:00. Umeen eta gaztetxoen bazkaria.

    • 16:00. Puzgarriak.

    • 18:00. Apar festa.

    • 19:30. Saiheski jatea Joselu Anaiak taldeak alaiturik.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!