Mariano Lazkano Belauntzako alkatea hil da

Ataria 2016ko abenduaren 2a

Bihotzekoaren ondorioz zendu da, bart, 64 urterekin. Hileta elizkizuna bihar izango da Belauntzan, 17:30ean.

Denok Bat plataformako kidea zen Mariano Lazkano, eta alkate bezala hirugarren legealdia zuen. Azken udal hauteskundeetan lau hautetsirekin gehiengoa lortu zuten Udalbatzan. Silvia Moneo alkateordeak azaldu duenez, "kolpe gogorra izan da, eta orain bere familiaren ondoan egotea tokatzen da".

Tolosaldeko Atariak 2015eko uztailean, hirugarren legealdiaren aurrean, egindako elkarrizketa, hemen.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!