Belauntzako Udaleko kontuak saneatuta daude, baina krisi garaiotan inbertsio berriak egiteko gaitasun gutxi dute herrian. Proiektu berriak abiarazteko beste erakundeetara jo behar izaten dute laguntza bila. Mariano Lazkano alkatearen ustez, "herri handiagoetako egitasmoak lehenesten dira gehienetan eta herri txikiak ezinean geratzen gara".
Aurrezpen energetikoan aurrerapausoa eman dute Belauntzan, argiteria guztia aldatu dutelako.Beste ekintza batzuk ere badituzte aurreikusita, Mariano Lazkano alkateak adierazi digunez. Kezkatuta hitz egin digu baserritarren egoeraz; "herrian bi famili bizi dira bakarrik baserritik eta beste batzuk ganadua dute. Ingurunea txukun mantentzeko lana egiten dute baserritarrek eta ez dute ordainetan laguntza asko jasotzen".
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!